AHT EZ

ADIERAZPENA

Adierazpen hau babesten dugun Alkate eta zinegotziek AHTren aurkako gure posizioa berretsi nahi dugu. Era berean garraio herritar eta sostengarria izango litzatekeen tren eredu baten aldeko apostua egiten dugu. Zentzu horretan, datorren Azaroaren 11an Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen dugu.

Adierazpena:

  1. AHT zentzurik gabeko azpiegitura erraldoia da, batere beharrezkoa ez dena, onartezina errentagarritasun sozialaren ikuspuntutik, inongo justifikazio ekonomikorik ez duen diru xahutzea eta ingurugiroan kalte handia eragiten duena. AHT gure komunitatea gurutzatzen du goitik behera, baina ez die bere behar eta interesei erantzuten. Esaterako Tafalla eta Tutera bazterrean uzten ditu. Azken finean eredu desarrollista basati erantzuten dion proiektua baino ez da.
    Nafarroako aurreko Gobernuek eta Madrilgo Gobernuak egin nahi zuten proiektua, eta berriki Fomentok berrartu duena, “inondik inora doan trena” da, zinez zentzurik gabekoa.
  2. Ez dugu onartzen Nafarroako Gobernua AHT egiteko inongo inplikaziorik edukitzea, ez AHTren jatorrizko eredua (Madrilgo Gobernuaren proposamena), ez eta horren kopia hobetua den TAP izenekoan. Ildo beretik, ez dugu onartzen proiektu horri buruzko edozein konbenioa sinatzea, ez eta AHTrekin modu batez edo bestez babestea eta kolaboratzea.
  3. Lurraldea kohesionatu eta Nafarroako herritarren zerbitzura egongo den tren baten alde egiten dugu.
    - Merkantzia eta pertsonen eguneroko garraioaren zati handi bat efikazia eta efizientziarekin konponduko duen trena.
    - Ahalik eta toki eta jende gehiagorengana ailegatuko dena, eta arrazoizko prezioa izango duena.
    - Eskualdeak lotuko dituena eta errepinde bidezko garraioaren aldean alternatiba erreala izango dena.
    - Egungo trenbide eta baliabaideak ahalik eta gehien aprobetxatuko dituena.
  4. Nafarroak behar duen trenari buruzko eztabaida soziala irekitzea eskatzen dugu. Nafarroako gizarteari aukera eman behar zaio eztabaida horretan parte hartu eta aurkez litezkeen alternatiba ezberdinen artean hautatzeko.
  5. AHT gelditu eta eztabaida sozial hori bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu.

DECLARACIÓN

Los/las alcaldes y concejales que nos adherimos a esta declaración queremos reiterar nuestra firme oposición al Tren de Alta Velocidad (TAV) y al mismo tiempo manifestamos nuestra apuesta por un modelo de tren que sea un medio de transporte sostenible y popular. Asimismo hacemos un llamamiento a participar en la manifestación que tendrá lugar en Iruñea el próximo día 11 de noviembre.

Declaración:

  1. El TAV es una macroinfraestructura sin sentido e innecesaria, no es admisible desde el punto de vista de la rentabilidad social, es un despilfarro económico injustificable y tiene un impacto medioambiental importante. El TAV atraviesa nuestra comunidad pero no responde a sus intereses ni necesidades, deja a Tafalla y Tutera al margen y es representativo de un “modelo de desarrollo salvaje”. Esa infraestructura que los anteriores Gobiernos de Navarra y el Gobierno de Madrid querían hacer, y que Fomento ha retomado recientemente, es “el tren de ningún sitio a ninguna parte”, un auténtico sinsentido.
  2. Rechazamos que el Gobierno de Navarra se implique para llevar adelante el TAV, tanto en su forma original como en la copia mejorada -TAP-. No aceptamos la firma de cualquier tipo de Convenio al respecto, ni que el Gobierno de Navarra apoye o colabore con el TAV de cualquier otra manera.
  3. Apostamos decididamente por un tren que cohesione el territorio y que esté al servicio de l@s navarr@s.
    - Un tren que con eficacia y eficiencia solucie una parte considerable del tráfico diario de personas y mercancías
    - Que llege al mayor número de lugares y personas y tenga un precio asequible.
    - Que une comarcas y territorios y sea una alternativa real al transporte por carretera.
    - Que aproveche al máximo las vías y los recursos existentes.
  4. Demandamos la apertura de un debate social para definir el tren que necesita Navarra y que se dé la oportunidad a la ciudadanía para debatir y decidir entre las diferentes alternativas que puedan presentarse.
  5. Manifestamos nuestro compromiso para parar el proyecto del TAV e impulsar ese debate social.


Atxekipena / Adhesión